Actualidad
Las campañas, proyectos y servicios que desde AEnkomer te ofrecemos están en constante cambio. Por esa razón, aquí encontrarás lo que actualmente está en vigor.

AZAROAREN 22TIK ABENDUAREN 11RA IRABAZI EUSKARAZ EROSTEN
Azaroaren 22tik abenduaren 11ra bitartean 400 euro zozkatuko ditugu saritan ekimenari atxikitako denda, taberna, jatetxe eta bestelako zerbitzuetan euskara erabiltzen dutenen artean.

ASEGURUAK
DBEO eta Argiaren hitzarmena eskaini ondoren, AENKOMERek beste hitzarmen bat sinatu du AXA Seguros enpresarekin. Zuen aseguruaren azterketa doakoa eta konpromisorik gabekoa eskaintzen dugu, asegurua aurrezteko, egungo estaldurak, onurak eta baldintzak mantenduz.
ARABAKO ESTABLEZIMENDUEN IA% 60K EUSKARA ULERTZEKO GAI DEN PERTSONA BAT DUTE GUTXIENEZ
AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresaburuak, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, 330 elkarrizketa egin zizkien 2019ko azken hiruhilekoan merkataritza eta ostalaritza-establezimenduei eta beste zerbitzu batzuei, sektorearen diagnostikoa egiteko eta beren eguneroko jardunean euskara nola erabiltzen duten jakiteko.
Araban Bai: merkataritzari, ostalaritza eta euskarari
Dakizun bezala, euskara aukera on bat da zure negozia bereizteko. Garrantzitsua da berritzailea izatea eta lurraldearen erritmoa jarraitzea.

Inkesta: 2 minutu, Arabako merkataritzari laguntzeko
Ondo dakizunez, euskara aukera aparta da, gure negozioa bereizteko. Garrantzitsua da berritzaile izatea eta lurraldearen taupadaren erritmoa jarraitzea.
“ARABAN EUSKARALDIA BAI!”

DATUAK BABESTEKO LEGE ORGANIKOA (DBLO)
AEnkomer eta CONSULPYME entitatearen arteko hitzarmenari esker, Federazioak aukera aparta eskaintzen dizu, zure jardunari dagokion araudia hobeto betetzeko. Oraingo honetan, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betetzeari buruz ari gara.
2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte indarrean.

ERREGAIAK
AENKOMERek lankidetza-hitzarmena sinatu du SOLREDekin, eta bere enpresa federatuen kostuak murriztu ditu, erregaietan deskontu handiak eskainiz.

BEKA PROGRAMA
AEnkomer elkarteak, “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin batera, aukera bat eskaini nahi die gazteei, beren garapen profesionala hobetzeko eta beren formazioa osatzeko Gasteizko merkataritza eta zerbitzuen sektorean.
20 plaza, agortu arte

LAN ARRISKUAK PREBENITZEA
Akordio horri esker, enpresek hainbat jarduera antolatu dezakete era erraz eta ekonomikoan, lan arriskuak prebenitzeko araudia betetze aldera.
Langile kontrataturik duzu eta oraindik ere lan arriskuen prebentzio plana egin gabe?
2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte indarrean.

BONODENDA
AEnkomer elkarteak, Arabako Foru Aldundiarekin batera, Bono Denda kanpaina abiatu du lehen aldiz, Arabako komertzio espezializatuari eta urbanoari laguntzeko.