Arabako X. erakusleiho lehiaketa: udaberri-udazkena

Aurten ere, AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek Arabako Erakusleihoen X. Lehiaketa jarri dugu abian, Arabako merkataritza sustatzen jarraitzea eta erakargarriagoa egitea proposatzeko.

2023ko berritasuna da lehiaketak bi garai izango dituela ardatz: udaberria eta udazkena. Beraz, lehiaketan parte hartzeko, udaberrian erakusleiho bat eta udazkenean beste erakusleiho bat egin behar dira.

Ekimen honen bidez, merkataritza bizi eta dinamikoaren irudia eman nahi dugu, batez ere, gaur egungoa bezalako une batean. Horrelako ekintzek, merkataritza-ingurunea dinamizatzeaz gain, profesionalizazio-maila handia erakusten dute. Horregatik guztiagatik, oso garrantzitsutzat jotzen dugu Arabako negozioen parte-hartzea.

Arabako edozein merkataritza-establezimenduk parte har dezake ekimen honetan.

Izen-ematea doakoa da AENKOMER osatzen duten elkarteetako edozein establezimendutarako, eta 40 €-ko kostua du, + BEZa, federatu gabekoentzat.

Parte hartzeko, izen-ematea bete behar da apirilaren 28a baino lehen, esteka honen bidez: Izena emateko Online Formularioa

Bestela, izena emateko fitxa posta elektroniko honetara bidali dezakezu: proyectos@aenkomer.com edo AENKOMERen Aiztogile kaleko 61 zenbakira (Gasteizen).

Izena emateko fitxa: Klikatu hemen!

Hona hemen lehiaketarako kontuan hartu beharreko data garrantzitsuenak:

  • Bidali argazkia Herri Bozketarako:
    • Udaberriko erakusleihoak: maiatzaren 9a baino lehen
    • Udazkeneko erakusleihoak: irailaren 26a baino lehen
  • Erakusleihoak erakutsi beharko dira:
    • Udaberriko erakusleihoak: maiatzaren 10etik 26ra
    • Udazkeneko erakusleihoak: irailaren 26tik urriaren 13ra

Saritutako establezimenduak batez besteko puntuazio handiena lortzen dutenak izango dira, udaberriko erakusleihoen balorazioak eta udazkeneko erakusleihoen balorazioak batuta, honako kategoria hauetan:

BOZKETA TEKNIKOA

  • Lehen saria: 800 €+ plaka
  • Bigarren saria: 500 €+ plaka
  • Erakusleiho birtual onenaren saria: 300 €+ plaka
  • Erakusleihoan euskara ondoen erabiltzeagatik saria: 300 € + plaka
 HERRI-BOZKETA: 250 € + plaka
 
Sari horiez gain, 400 € emango zaizkio udaberrian puntuazio tekniko handiena lortu duen erakusleihoari, eta 400 € udazkenean puntuazio tekniko handiena lortu duen erakusleihoari.

DOKUMENTAZIOA

Oinarriak