Araban Bai: merkataritzari, ostalaritzari eta euskarari

Dakizun bezala, euskara aukera on bat da zure negozia bereizteko. Garrantzitsua da berritzailea izatea eta lurraldearen erritmoa jarraitzeaAENKOMER elkarteak elkarrekin urratsak emateko proposamena egiten dizu, Araban merkataritzari, ostalaritzari eta euskarari, BAI esanez. Euskara maila, motibazioa, denbora edota baliabideak ezberdinak izanik ere… beti dago aukerarik urrats txiki bat emateko, eta bezero mota berri horiei egokitzeko.

  • Araba elebiduna eta eleanitza dela dakizulako.
  • Euskararen erabilera egunez egun handituko dela dakizulako.
  • Bezeroak ondo zaintzea garrantzitsua dela dakizulako.

 

  • Urrian eta azaroan, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen presentzia eta erabilera indartzeko ekimena da.
  • Horretarako, AENKOMER elkarteak, Arabako Foru Aldundiarekin batera, egitarau berezi bat prestatu du, merkataritza eta ostalaritza euskararekin lotzeko.
  • Gainera, sare sozialek ekimen hauek indartzeko garrantzitsuak direla dakigunez, lehiaketa bat antolatu dugu Instagramen bidez: bezeroek euskararen aldeko “keinu” txiki bat egin ahal izango dute, eta guk 40 euroko 10 erosketa‑bonu zozketatuko ditugu horien artean. Sari txiki bat da kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan erosteagatik. Sari horietako bat eskuratzeko, bezeroak argazki bat egin beharko du “BAI” keinua eginez, eta Instagramera edo Facebookera igo #ArabanBai traola erabiliz edo 945 123 500 telefonora bidaliz. Ez ahaztu sare sozialetan jarraitzea eta Araba Bai-ren argitaratzea AENKOMER-ren Facebook edo Instagramen partekatzea lehiaketan parte hartu ahal izateko.

Parte hartzeko fitxa bete behar duzue, eta gaurko egoeratik abiatuta abenduaren 10 arte zuen konpromisoa zein den bertan adierazi (adib.: kartelak hizkuntza bietan jartzea, faktura euskaraz ere ematea, produktuen etiketak ele bietan jartzea, bezeroari harrera euskaraz egitea). Abenduaren 16an ekitaldi txiki bat egin nahi dugu konpromiso hori hartu eta urrats bat eman duzuen establezimenduen lana aitortzeko.

BETE ZURE ATXIKIPEN-INPRIMAKIA HEMEN KLIK EGINEZ

Arabako merkataritzan edo ostalaritzan, hau da, zure egunerokoan, BAI esan nahi badiozu zure arloari eta euskarari, uste baino modu gehiago duzu. Hona hemen aukera zabala; dudarik gabe, bat baino gehiago egokituko zaie zure gaitasunari, interesei eta nahiei. Ez galdu umorezko lau bideo hauek:

Bideo 1

Bideo 2

Bideo 3

Bideo 4

Dokumentazioa

Araban Bai Konpromisoa
Compromiso Araban Bai