Arabako saltokiak bezero misteriotsuarekin ausartu dira

Gero eta gehiago zabaltzen ari da “mystery consulting” teknikaren erabilera, Arabako negozioetan hobekuntzak antzemateko.

Izan ere, azken lau urteetan, 251 saltokik eskatu dute “bezero misteriotsu” bat jasotzea, ebaluatu ditzan.

Bezero misteriotsua teknika bat da, negozioak egunerokoan nola funtzionatzen duen jakiteko aukera ematen duena, eta, azken helburu gisa, negozioaren indarguneak eta hobetzeko arloak ezagutzea bilatzen duena, helburu neurgarri eta kuantifikagarri batzuen bidez.

Kontsulta ezazu AENKOMER, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresaburuen Federazioaren prentsa-ohar osoa.

AENKOMER prentsa oharra: Arabako saltokiak bezero misteriotsuarekin ausartzen dira