Bono Denda kanpaina

bonodenda alava

AENKOMER elkarteak, Arabako Foru Aldundiarekin batera, Bono Denda kanpaina abiatu du lehen aldiz, Arabako komertzio espezializatuari eta urbanoari laguntzeko.

Bezeroak deskontu-bonoa erabili ahal izango du kanpainari atxiki zaizkion establezimenduetan. Deskontu-bonoak ordaindutakoa baino balio handiagoa du: horra hor abantaila. Bezeroak 40 €-ko bonoak erosi eta horiekin 50 €-ko gastua egin ahal izango dute establezimendu horietan. Eskaintza erakargarria da, beraz.
Ekimen honen helburua da Arabako komertzio espezializatuari eta urbanoari laguntzea.
Orotara 8.000 bono aterako ditugu, bakoitza 40 euroko prezioan. Bonoak eskuragarri egongo dira azaroak 19tik urtarrilaren 5era arte. Bonoa eskuratzen duenak 50 euroko gastua egin ahal du, kanpainari atxiki zaizkion establezimenduetan.
Bonoak eskuragarri egongo dira Rural Kutxaren Gasteizko eta Amurrioko bulegoetan, Aenkomer elkartearen egoitzan (Aiztogile kalea, 61-Gasteiz) eta Apymca elkartearen egoitzan (Landako kalea, 8 – Amurrio).

Dokumentazioa

ESKUORRIA JAITSI