Juncal Ballestinen Omenezko Lore-Dekorazioa

AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako enpresariek “Lore-artearen erakusketa: Juncal Ballestin omenaldia” izeneko ekimena aurkeztu dute ostiral honetan, apirilaren 21ean. Jarduera hau AENKOMERek Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustatzeko Sailarekin tokiko merkataritza bultzatzeko ekimenak egiteko duen hitzarmenaren esparruan garatzen da, eta, gainera, Arabako Foru Aldundiaren lankidetza du.

Kasu honetan, eta AENKOMERen izaera gremikoa nabarmenduta, Arabako loradendaren sektorearen lana ikusarazi eta balioetsi nahi da. Sektore horrek probintzia osoko 40 lokal baino gehiago biltzen ditu, eta aurten bere lana bistaratzen du, Juncal Ballestín omentzen duen lore-artearen galeria bat sortu baitu, haren izena duen Gasteizko plazan.

Juncal Ballestinen 10 artelan jarri dira eta horien inguruan Lore Artearen Erakusketa bat sortu da. Parte hartu duten loradendak honako hauek izan dira: Arantza Loradenda, Iris Loradenda, Kerkus Loradenda eta Muscari Loradendak. Konposizio horiek egiteko 3.000 lore eta landare natural eta sasoiko baino gehiago erabili dituzte (krabelinak, anastasiak, proteak eta estatizak, besteak beste), baita dekorazio-materialak ere, artistaren lanak gogora ekartzen dituztenak eta herritarrak erakusketan zehar ibiltzera eta argazkiak ateratzera gonbidatzen dituztenak.

Kaleko lore-artearen erakusketa hau apirilaren 21etik 23ra bitartean bisitatu ahal izango da gure hirian. Jarduera honen bidez, Juncal Ballestín artista omendu nahi da, eta sektoreko profesionalek proiektu komunetan batzeko eta beren jarduera hiriko ekitaldiekin lotzeko duten gaitasuna erakutsi.

Gainera, sare sozialak irudiz betetzeko, 60 €-ko 10 bonu zozkatuko dira, ekimenean parte hartzen duten loradendaren batean kontsumitzeko. Horretarako, AENKOMER (@aenkomer) etikaketatu beharko da Facebooken edo Instagramen igotako argazkietan, gaurtik hasita apirilaren 23ra arte. Astelehenean, hilak 24, AENKOMERen sare sozialetan argitaratuko dira irabazleen izenak.
Kontsultatu Prentsa Oharra informazio guztiarekin