Lan arriskuak prebenitzea

Akordio honi esker, enpresek hainbat jarduera antolatu dezakete era erraz eta ekonomikoan, lan arriskuak prebenitzeko araudia betetze aldera.

Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Federazioak Lan Arriskuak Prebenitzeko oinarrizko ekintza formatibo bat abiatu du, horri buruz legeak ezartzen dituen konpetentziak, jakintzak, trebetasunak eta jarrerak lantzeari begira.
Establezimenduko prebentzio lanaren parte handiena zure gain hartzeko trebakuntza ematea (osasuna zaintzearekin zerikusia duten jarduerak salbu). Horretarako lan arriskuak prebenitzeko ikastaroa antolatu dugu. Ikastaro amaitutakoan tutorizazioa ere eskainiko da.
Teknikari espezializatu baten laguntza izango duzu. Zurekin harremanetan jarri eta zure establezimendua bisitatuko du, PREBENTZIO PLANA prestatzen laguntzeko. Ondoren telefono bidezko aholkularitza zerbitzua izango duzu dohainik.

Documentazioa

eskuorria jeitsi
Izena eman