Arabako Merkataritza Txartela

proyecto tca

Arabako Merkataritza Txartela (AMT) 2005ean jaio zen, Federazioaren eta Nafarroako Rural Kutxaren arteko hitzarmen baten eskutik. Bi helburu zituen: bezeroa fidelizatzea eta, kontsumoa handitzeko, tokian tokiko komertzioetan erosteko abantailak eskaintzea.
Arabako Merkataritza Txartela doako Visa txartela da, eta abantaila ugari eskaintzen die bezeroei eta dendariei. Nafarroako Rural Kutxak Araban dituen bulegoetan eskatu daiteke, baita gure bulegoetan eta kanpainari atxiki zaizkion establezimenduetan ere.
Egun 200 establezimendu baino gehiago dago Araban kanpaina honen barruan. Orotara 13.000 txartela egin dira.
Arabako Merkataritza Txartela eskuratu, eta deskontuen olatuan parte hartu!

Ekimen honen bidez nahi dugu:

  • Hiri komertzioari erreminta bat eskaini, hainbat abantailaren bidez bezeroak fidelizatzeko. Abantailak honakoak dira:
    – Doako VISA txartela da, bizitza osorako, txartel horiek izan ohi dituzten aseguru guztiak barne.
    – % 3ko deskontua erregaietan (Avia Foronda, Abia Zurbao, Gasteizko Esasa eta Amurriko Ibarrola gasolindegietan)
    – Deskontu kanpainak
    – Eta askoz abantaila gehiago!
  • Hiri komertzioari kosteak murrizteko erreminta bat eskaini: bai datafonoaren kostea, bai sustapen-kanpainei dagokiena. Bakarka egiterik izango ez genituzkeen sustapen-kanpaina bateratuak egiteko aukera ematen du.
  • Gastua hiru hilabeteetara finantzatzeko aukera ematen dizue, interesik gabe: bai zuei, bai bezeroei.
  • Kontsumitzailearen aurrean batasun-irudia ematea: “ZURE HIRIKO komertzioa gara gu”
2015eko martxoan ekimen berria sortu zen Arabako Merkataritza Txartelari lotuta. ARABAKO MERKATARITZA TXARTELA fidelizazio proiektu iraunkor bat da, Aiaraldean, hasierako fase batean, 77 establezimendutan ezarri zena.

Zein dira erreminta honen ezaugarriak?

  • Erosketa Arabako Merkataritza Txartelaren bidez ordaintzen duten bezeroek % 2, % 5 edo % 10eko deskontua izango dute hurrengo erosketa batean. Deskontua bezeroaren txartelean jasoko da, eta automatikoki aplikatuko zaio hurrengo erosketan
  • Establezimendu bakoitzak erabakiko du zenbateko deskontua eskaini: % 2, % 5 edo % 10.
  • Deskontua urte osoan zehar aplikatuko da, baita ere merkealdiak badira edo establezimenduan bestelako eskaintza berezirik badago.

HONA HEMEN parte hartzen duten establezimendu guztien zerrenda:

izena eman