Bolsa de Empleo

Merkataritza-sektorearen gabezia nagusietako bat langileak kontratatzea da. Hori dela eta, AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek enplegu-poltsa bat jarri dugu martxan, Arabako merkataritzaren eta zerbitzuen sektorearen beharrei erantzuteko, jarduera-azpisektore horietan profesionalki garatzeko interesa duten pertsonekin, aurretik horretan esperientzia izan edo ez.

Testuinguru horretan, zure negoziorako langileak behar dituzunean, gurekin harremanetan jarri ahal izango zara zure beharra adierazteko, eta zuregana hobekien egokitzen diren profilak bilatuko ditugu.

Era berean, curriculumak jasotzen badituzu edo gure jarduera-eremuetako edozeinetan lan egin nahi duten pertsonak ezagutzen badituzu, bidali ahal izango dizkiguzu edo haien harremanetarako datuak helarazi, poltsa globalean sar daitezen eta langile kualifikatuak izan ditzaten.

Ekimen honen bultzadarekin honako hau lortu nahi da:

  • Zure profila izatea, sektorean dauden eskaeretako bati erantzuteko.

Zerbitzu honen helburua curriculumak jasotzea da, hainbat bide erabiliz:

  • Emaila: zure curriculuma helbide honetara bidal diezagukezu: info@aenkomer.com
  • Posta arrunta: AENKOMEReko helbidera (Aiztogile kalea, 61)

Curriculumak jaso ondoren, artxibatu eta sailkatu egingo dira, horretarako berariaz prestatutako datu-base batean erabiltzeko.

 

Langileak behar badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan 945 12 35 00 telefonoaren bidez edo info@aenkomer.com helbidera mezu bat bidaliz.

Programaren funtzionamendua oso erraza da:

  1. Federatua AENKOMERekin harremanetan jarriko da, bete beharreko profila zehazteko.
  2. AENKOMERek hautagaien bilaketa aktiboa egingo du elkartekideak aurrez finkatutako baldintzen arabera sortutako poltsan, eta AURRE-HAUTAKETA edo IRAGAZKI baten bidez, baldintza zehatzak betetzen dituzten hautagaien curriculumak emango dizkizugu.

Gainera, behar izanez gero, irtenbide gehigarriak eskaini ahal izango ditugu adierazitako bazkideentzako eskaintzak dituzten hautagaien balorazioan (kontsultatu)