EUSKO JAURLARITZAREN EKIPAMENDU PERTSONALEKO ETA ETXEKO EKIPAMENDUKO AZPISEKTOREEI EUSTEKO LAGUNTZAK

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak euskal txikizkako merkataritzaren ekipamendu pertsonaleko eta etxeko ekipamenduko azpisektoreei eusteko laguntzen programaren deialdia egin du.


15 milioi euroko finantzaketa
itzuli beharrik gabeko laguntzetarako, euskal txikizkako merkataritzaren jarduera-azpisektore horietarako.

  • Norberaren konturako langileak edo autonomoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak eta mikroenpresak eta enpresa txikiak:

    • Egoitza soziala eta zerga-egoitza EAEn izatea eta merkataritza-establezimendua bertan egotea.
    • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea.
    • Dirulaguntzen arloko ordainketak egunean izatea.
    • Zigor penalik edo administratiborik ez izatea.
  • Diruz lagun daitezkeen jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafeak:

    • 651 taldea. Ehungintzako produktuen, jantzigintzaren, oinetakoen, larruen eta larruzko gaien txikizkako merkataritza
    • 652 taldea. Drogeriako eta garbiketako gaien, mota guztietako lurrinen eta kosmetikoen eta, oro har, produktu kimikoen txikizkako merkataritza.
    • 653 taldea. Etxeko ekipamendurako eta eraikuntzarako gaien txikizkako merkataritza.
    • 97 taldea. Zerbitzu pertsonalak.
  • Kontsultatu epigrafe espezifikoak: I. Eranskina

  •  
  • Aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.
  • Laguntzaren zenbatekoa 2022ko otsailaren 24a baino lehen establezimenduan alta emandako langileen kopuruaren arabera ezartzen da:
    • 1-9 pertsona dituen establezimendua: 2.000 €
    • 10 edo gehiagoko establezimenduak: 3.000 €
  • Zenbaketan sartuko dira bai autonomoak bai soldatapekoak, edozein dela ere lanaldi osoa edo partziala, jardunean, ABEE egoeran, lan-harremana etenda edo jarduera utzita.

Eskabidearekin batera honako hauek aurkeztu beharko dira:

  • Langileak izanez gero: kotizazio-kontuaren kode baten lan-bizitzaren txostena. (2021eko otsailaren 24tik 2022ko otsailaren 24ra)
  • Langilerik gabeko pertsona autonomoa bada: lan-bizitzaren txostena.
  • Langilea autonomoa bada: lan-bizitzaren txostena eta kotizazio-kontuaren kode baten lan-bizitzaren txostena. (2021eko otsailaren 24tik 2022ko otsailaren 24ra)
  • Enpresa eratzeko eskriturak eta pertsona juridikoen ondorengo aldaketak.
  • Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak: eratze-kontratua.
  • Borondatezko legezko ordezkaritzaren inprimaki normalizatua, ordezkaritza eman nahi bada eta Ordezkarien Erregistro Elektronikoa erabili nahi ez bada.
  • Erantzukizunpeko adierazpena. (Eskabidean sinatu beharreko eredua)
Email bat bidali ahal duzu proyectos@aenkomer.com helbidera edo deitu 945 12 35 00.

Informazio guztia esteka honetan ere aurki dezakezu:

Laguntza agindua