AMT-AREKIN EGINDAKO SALMENTAK SUSTATZEKO KANPAINA BERRIA MAIATZA 2023

26 apirila, 2023

Maiatzaren 4tik aurrera, AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek maiatzeko kanpainari hasiera emango diote. Arabako Merkataritza Txartelarekin erosita, upeltegiak bisitatzeko sariak irabazi ahal izango dira.

Horrela, gure bezeroen leialtasuna, konfiantza eta laguntza saritzen ditugu denbora honetan guztian.

Zertan datza kanpaina?

Maiatzaren 4tik 19ra, proiektuari atxikitako establezimenduetan Arabako Merkataritza Txartelaren bidez erosketak ordaintzen dituztenen artean, Arabako Errioxako upeltegi batera 21 bisita eta bazkari zozketatuko dituzte. Laudiotik, Amurriotik eta Gasteiztik upeltegirako autobusa sariaren barne dago. Gutxieneko erosketa: 20 euro

Sari horiek ausaz agertuko dira erosketa-boletan, eta sarituak bere erreferentziazko elkartearekin jarri beharko du harremanetan: AENKOMER, APILL edo APYMCArekin, eta bere boletarekin joan beharko du plazak berrestera.

Bazkaria ekaineko larunbat batean egingo da.

Establezimendu partaideak

Kontsultatu hemen klik eginez establezimendu partaideen zerrenda

Informazio gehiago

2023ko maiatzaren zirkularra

 

Categorías

Create your account