DIGITALIZATU ZURE NEGOZIOA AENKOMERREKIN

AENKOMER, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako enpresariek, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin lankidetzan, % 100eko laguntza pertsonalizatua eskaintzen dizute zure negozioaren digitalizazioan aurrera egiteko.

Zerbitzu horrek aukera ematen du saltokien lehiakortasuna bultzatzeko, haien kudeaketa hobetzeko eta haien ikusgarritasuna eta salmentak handitzeko.

Nola lagunduko dizugu zure saltokiaren digitalizazio-maila hobetzen?

Zure saltokiaren digitalizazio-maila ezagutzeko galdera batzuk eginez hasiko dugu zerbitzua.

Non zauden jakitea funtsezkoa da zure digitalizazio-ibilbide pertsonalizatua diseinatzeko.

Diagnostikoan lortutako emaitzetan eta zure saltokiaren beharretan oinarrituta:

  • Zure hobekuntza-arloak aztertuko ditugu eta erabilgarrienak izan daitezkeen soluzio eta tresna digitaletan gomendioak aurkeztuko dizkizugu.
  • Jarraitu beharreko hurrengo urratsak lehenetsiko ditugu eta zurekin kontrastatuko ditugu, eta Digitalizazio-Ibilbide bat ezarriko dugu, zer egin, nola egin, noiz egin eta abar zehazteko.
Zure ibilbide digitala ezartzen lagunduko dizugu:

  • Zure saltokiaren beharretara hobekien egokitzen diren soluzio eta tresna digitalak ezartzen lagunduko dizugu.
  • Tailer praktikoetan parte hartzeko aukera eskainiko dizugu, zure interesekoak diren tresna elektrodigitalak lantzeko, hala nola, Canva, Sare Sozialak, Profila Googlen, etab. Tailer horiek diseinatuta daude, denbora-tarte txikietan oso erabilgarriak izan daitezen zure merkataritzan aplikatzeko orduan.
Zerbitzu hau interesatzen bazaizu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez harremanetan AENKOMERekin: