Behar duzun laguntza, eta espero duzun emaitza.
AEnkomerren gure bazkideen interesak zaintzen ditugu. Horretarako, hainbat entitaterekin lankidetza hitzarmenak sinatzen ditugu. Horri esker, enpresek oso baldintza ekonomiko onak lortzen dituzte, zerbitzu horiek kontratatzeko.

DATUAK BABESTEKO LEGE ORGANIKOA
AEnkomer eta CONSULPYME entitatearen arteko hitzarmenari esker, Federazioak aukera aparta eskaintzen dizu, zure jardunari dagokion araudia hobeto betetzeko. Oraingo honetan, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betetzeari buruz ari gara.
2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte indarrean.

LAN ARRISKUAK PREBENITZEA
Akordio horri esker, enpresek hainbat jarduera antolatu dezakete era erraz eta ekonomikoan, lan arriskuak prebenitzeko araudia betetze aldera.
Langile kontrataturik duzu eta oraindik ere lan arriskuen prebentzio plana egin gabe?
2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte indarrean.

TELEFONIA
Hitzarmen honen bidez Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek kuotetan % 15 eta % 20 bitarteko deskontua izan dezakete telefonia kuotetan. Deskontu hori nabarituko da emaitzen kontuan.
2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte indarrean.

ELEKTRIZITATEA ETA GASA
Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak hitzarmen energetikoa egin du, argindarraren eta gasaren fakturetan deskontuak izateko. Elektrizitatearen faktura % 28 merkeagoa izan daiteke, eta gasaren faktura % 8.
2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte indarrean.