ARABAKO UDABERRIKO IV. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek erronkak beren gain hartzen jarraitzen dute, eta sektorea gehien behar duen unean motibatzen saiatzen dira. Horregatik, laugarren urtez jarraian, Arabako Udaberriko Erakusleihoen IV. Lehiaketa jarri dugu abian, zure merkataritza sustatzen jarraitzeko eta erakargarriagoa egiteko ideia bat planteatzeko asmoz.