KONTRATAZIO MUGAGABERAKO LAGUNTZAK 2019

Arabako Foru Aldundiak Arabako enpresek langabeen kontratazio mugagabea egitea sustatzen du, biztanleria aktiboaren enpleguan egonkortasuna ematen laguntzeko.

Arabako enpresek langabeei kontratu mugagabeak egitea sustatzea, tokiko biztanleei enpleguan egonkortasuna ematen laguntzeko.

  • Arabako Lurralde historikoan egoitza soziala eta fiskala duten enpresa txiki eta ertainak (ETEak), eta gutxienez lantoki bat bertan dutenak.
  • Zerga-egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten autonomoak.
  • Arabako Lurralde Historikoan lantokia duten irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeak.
Diruz lagunduko diren kontratazioak 2018ko azaroaren 1etik 2019ko urriaren 15era bitartean egin beharko dira, biak barne.

  • Onuradunek kontratu mugagabeak egitea langabeei, lanaldi osoan zein partzialean, Arabako lantokietan. Kontratu horiek indarrean dagoen lan-legeriaren araberakoak izango dira.
  • Lanaldi partzialeko kontratazio mugagaberako laguntzek lanaldiaren ehuneko 50 hartu beharko dute gutxienez.

Bestetik, EZ dira diruz lagunduko:

  • Aldizkako kontratu finkoak.
  • Borondatezko edo adostasunezko bajagatik lan-harreman mugagabea amaitu duten pertsonak kontratatzea.
  • Deialdi hau argitaratu aurreko 30 egun naturalen barruan enpresa berean edo talde berean jarduera utzi duten kontratazioak.
  • Aldi baterako laneko enpresek egindako kontratazioak.
  • Erakunde autonomoek esleitutako kontratuak gauzatzeko kontratazioak.
Egindako kontratu mugagabe bakoitzeko 5.000 euroko dirulaguntza gizonezkoa bada, eta 6.000 eurokoa emakumezkoa bada. Kontratazio mugagabe eta partziala den kasuan, dirulaguntza lanorduen araberakoa izango da.
2018ko urriaren 15a arte, egun hori barne.