Zure salmentak sustatzeko kanpaina berria 2023ko udazkeneko TCArekin

Urriaren 16tik 31ra, AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek udazkeneko kanpainari hasiera emango diote. Arabako Merkataritza Txartelarekin erosita (proiektuari atxikitako establezimenduetan) erosketa-hobariak lortu ahal izango dituzu

Horrela, gure bezeroen leialtasuna, konfiantza eta laguntza saritzen ditugu denbora honetan guztian.

2023ko urriaren 16tik 31ra bitartean, proiektuari atxikitako establezimenduetan Arabako Merkataritza Txartelarekin erosketak ordaintzen dituztenek 5, 10 eta 50 €-ko erosketa-hobariak lortu ahal izango dituzte.

Hobariari dagokion zenbatekoa txartelean ordainduko zaio bezeroari, eta txartelaren laburpena jasotzen duenean egiaztatu ahal izango du.

* Parte hartzeko gutxieneko erosketa 10 eurokoa da. Kanpaina honetan parte hartzea automatikoa eta doakoa da.

Kontsultatu hemen establezimendu parte-hartzaileen zerrenda sakatuz.