50 €-ko billete berriaren aurkezpena

AENKOMERek, Ertzaintzaren Polizia Zientifikoarekin lankidetzan, informazio-jardunaldi bat antolatu du apirilaren 4an indarrean jarriko den 50 €-ko billete berria aurkezteko.

AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek antolatu dute ekintza hau, 50 €-ko billete berriaren ezaugarriak aurkezteko eta segurtasun-neurrien eta saltokiek haien benetakotasuna egiaztatzeko har ditzaketen egiaztapen-sistemen berri emateko.

Era berean, billete faltsu baten aurrean egonez gero, jarduteko protokoloak ezagutuko dira.

Jardunaldia AENKOMERen egoitzan izango da, Aiztogile kaleko 61ean (Vitoria-Gasteiz).

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 945 12 35 00 telefonora edo jar zaitez harremanetan info@aenkomer.com helbidearen bitartez.
izena eman