360º-ko Tour Birtuala 2021

Arabako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-sektorearen digitalizazioa bultzatzeko konpromisoaren barruan, AENKOMERek Tour Birtual 360º zerbitzua jarri du martxan. Zerbitzu horretan parte hartzera animatzen zaituztegu. Zerbitzua euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dizugu, doan, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin egindako lankidetzari esker.

Tour Birtual 360º-ko programa zuen establezimenduak on-line duen posizionamendua hobetzen lagunduko dizue, baita zuen produktuak edo zuen bezero potentzialei sarean eskaintzen diezuen zerbitzuaren aukerak erakusten ere.

Zerbitzu honetan sartzen dira:

  • Googleren plataformetan geolokalizazio-akatsak eta harremanetarako datuak zuzentzea.
  • Google My Businessen profil bat sortzea, halakorik ez badago.
  • Zuen establezimenduaren 360º-ko argazkiak eta bideoa egitea, eta Tour Birtuala 360º-ko sorkuntza.
  • Google My Business/Google Maps-en 360º Tour Birtuala sartzea.
  • Eskuliburua, Googleren Fitxa, Tour Virtual 360º eta Video 360º nola erabili eta ahalik eta probetxurik handiena ateratzeko.
Prozesu guztiak amaitu ondoren, Tourra Google Street Viewen argitaratuta dago. Horrek esan nahi du, abiapuntu gisa, edozein erabiltzaile zure negozioan Googleren bidez sartzen denean, ibilbide birtuala egin ahal izango duzula zuen establezimendutik, eta horrek honako ekarpen hauek egingo dizkizuela:

  • Bilaketa gehiago Googlen: zure negozioaren kokapena hobetuko duzu Googleren orri nagusian, aurreratu zaitez zure lehiara!
  • Interakzio gehiago: Google Maps-en zure presentzia indartuko duzu Google Street View teknologiarekin, 360º-ko ibilbide birtual bati esker.
  • Partekatzeko erraza: zuk eta zure bezeroek erraz partekatu ahal izango duzue Tour Birtuala edozein webgunetan eta sare sozialetan.
  • Responsive 100%: Tourra edozein gailutara egokitzen da kostu gehigarririk gabe. Zure bezeroek aurkituko zaituzte eta munduko edozein lekutatik ikusiko ahalko zaituzte!
Parte hartu nahi duten Arabako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-negozioek atxikipen fitxa bete eta info@aenkomer.com helbidera bidal diezagukete, edo bestela gure bulegoetan utzi, Aiztogile kalean 61 zenbakian.

Dokumentazioa 

IZEN EMATEA