Abenduan AMTarekin salmentak sustatzeko kanpainak

Arabako Merkataritza Txartelaren irudi berria Arabako herri guztietan argitaratu ondoren, tokikoaren aldeko apustua indartzen eta merkataritzari eta gure TOKIKO nortasunari balioa ematen jarraitzen dugu.

Horregatik, aurtengo Gabonetako kanpaina dela-eta abian jarriko dugun kanpaina aurkezten dizuegu.

2019ko abenduaren 1etik 21era bitartean, Arabako Merkataritza Txartelarekin (AMT) probintzia osoko proiektuari atxikitako establezimenduetan erosketak egiten dituena Gabonetako saskien zozketan sartuko da. Gabonetako 41 saski zozketatuko dira.

Sari horiek ausaz agertuko dira erosketa-txartelean, eta saridunak dagokion elkartera joan beharko du saria jasotzera. Bertan, sare sozialen bidez zabalduko den argazki bat aterako zaio.

Kontsultatu hemen partaideen zerrenda.
Kontsultatu hemen  kanpaina berri honi buruzko informazio guztia.