Gasteizko ehun saltoki baino gehiagok Internet bidezko bisita birtualak dituzte dagoeneko

Nerea Melgosak, Enpleguko eta Garapen Ekonomiko Iraunkorreko zinegotziak, eta Edurne Parrok, AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak-en zuzendari gerenteak, merkataritza-sektorea digitalizatzeko programaren balantzea egin dute. Azken urteotan Gasteizko Udalaren laguntza izan duen programa horren bidez, sektore komertzialaren digitalizazioa garatu egin da bisita birtualen inplementazioaren bidez.

Gaur egun, Arabako tokiko 169 saltoki daude digitalizatuta, 360º-ko online bira bat egiteko aukera ematen duen teknika baten bidez. Horietatik 126 gure hiriburuan daude. Bisita horiek ordenagailutik eta gailu mugikorretatik eskura daitezke, bai Google bilatzailearen bidez, bai saltokien webguneen bidez. Araba eta Gasteiz dira Euskadi osoan hobekuntza teknologiko hori ezartzearen liderrak.

Bisita birtual hauek lehen urratsa izan nahi dute, tokiko merkataritzaren bezero potentzialak fisikoki bisitatzera anima daitezen. Sektore honen digitalizazioa ez datza soilik online denda bat martxan jartzean. Badira beste tresna batzuk, hala nola bisita birtualen programa hau, non kontsumitzaileen esperientzia aberasten laguntzen dugun eta establezimenduei sustatzeko modu berri bat ematen diegun.

AENKOMERek sustatutako tokiko merkataritzarako bisita birtualak egiteko digitalizazio-programak, Gasteizko Udalaren parte-hartzeaz gain, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du. Tokiko merkataritza osoari irekia dago eta hiri-merkataritza txikia inplikatu den birmoldaketa-prozesuari laguntzeko ekintza gisa planteatzen da.

Kontsultatu hemen prentsa-oharra informazio guztiarekin.