Baliabide ekonomikoak eraginkortasunez kudeatu zure negoziarentzako

AENKOMERek, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin lankidetzan, %100 diruz lagundutako zerbitzu aditu praktiko eta pertsonalizatua eskaintzen du, negozioaren kudeaketa hobetzeko, baliabideak errentagarri egiteko eta errendimendua hobetzeko.

Establezimendu bakoitzak gehienez 10 aholkularitza-ordu izango ditu, honakoetan:

  • Adituarekin lan-bilerak egitea. Bilera horietan, merkataritzak eskura dituen informazio, datu eta erregistroetatik abiatuta, aholkularitza-premia espezifikoak identifikatuko dira eta hobekuntza-arloak landuko dira, kudeaketa ekonomiko-finantzarioarekin lotutako kudeaketa-tresna eta teknika egokiak ezarrita.
  • Bilerak aurrez aurrekoak izan daitezke, establezimenduan bertan edo aholkularitza-enpresaren bulegoetan, edo online.

Zerbitzu honekin aukera hauek izango dituzu:

  • Datuak ordenatzea eta aztertzea, kostuak kontrolatu eta murrizteko eta zure negozioaren errentagarritasuna handitzeko.
  • Unean uneko likidezia-beharrak asetzeko eta/edo inbertsioei ekiteko finantzaketa-moduak eta iturriak ezagutzea.
  • Emaitza nagusiak identifikatzea eta aztertzea, zure negozioaren bilakaera kontrolatzeko, ekonomia- eta finantza-beharrei aurrea hartzeko eta erabaki egokienak hartu ahal izateko.
  • Zure negozioaren kudeaketa ekonomiko eta finantzariorako trebetasunak hobetzea.