Kudeatu modu eraginkorrean zure negozioaren baliabide ekonomikoak

AENKOMERek, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako enpresariek, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailarekin lankidetzan, % 100 diruz lagundutako aholkularitza aditu praktikoa eta pertsonalizatua eskaintzen du negozioaren kudeaketa hobetzeko, baliabideak errentagarri bihurtzeko eta errendimendua hobetzeko.

Establezimendu bakoitzak gehienez 10 aholkularitza-ordu izango ditu, eta honako hauetan gauzatuko da:

  • Lan-bilerak pertsona adituarekin. Horietan, hobekiak eskura dituen informazio, datu eta erregistroetatik abiatuta, aholkularitza-behar espezifikoak identifikatuko dira eta hobekuntza-arloak landuko dira, kudeaketa ekonomiko eta finantzarioarekin lotutako kudeaketa-tresna eta -teknika egokiak ezarriz.
  • Bilerak aurrez aurrekoak izan daitezke, establezimenduan bertan edo aholkularitza-enpresaren bulegoetan, edo online.
Zerbitzu honen bidez:

  • Datuak ordenatu eta aztertzea, kostuak kontrolatzeko eta murrizteko eta zure negozioaren errentagarritasuna handitzeko.
  • Likidezia-premia puntualak asetzeko eta/edo inbertsioei ekiteko finantzaketa-moduak eta -iturriak ezagutzea.
  • Emaitza nagusiak identifikatzea eta aztertzea, zure negozioaren bilakaera kontrolatzeko, behar ekonomiko eta finantzarioei aurrea hartzeko eta erabaki egokienak hartu ahal izateko.
  • Zure negozioaren kudeaketa ekonomiko eta finantzariorako trebetasunak hobetzea.