Zure salmentak sustatzeko kanpaina berria AMT txartelarekin 2024ko udaberrian

Apirilaren 15tik 30era, AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek udaberriko kanpainari hasiera emango dio. Arabako Merkataritza Txartelarekin erosten, proiektuari atxikitako establezimenduetan erosketa-hobariak lortu ahal izango dituzu.

Horrela, gure bezeroen fideltasuna, konfiantza eta laguntza saritzen ditugu denbora honetan guztian.

2024ko apirilaren 15etik 30era bitartean, Arabako Merkataritza Txartelarekin egindako erosketak proiektuari atxikitako establezimenduetan ordaintzen dituztenek 5, 10 eta 50 euroko erosketa-hobariak lortu ahal izango dituzte.

Hobariari dagokion zenbatekoa bezeroari bere txartelean ordainduko zaio, eta txartelaren laburpena jasotzen duenean egiaztatu ahal izango du.

* Parte hartzeko gutxieneko erosketa 10 eurokoa da. Kanpaina honetan parte hartzea automatikoa eta doakoa da.

Kontsultatu hemen establezimendu parte-hartzaileen zerrenda.