AENKOMERREN ETA GUUK-EN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA, DIGITALIZAZIOA BULTZATZEKO

16 uztaila, 2021

AENKOMERen gure lurraldeko tokiko eragileen digitalizazioa bultzatzen jarraitzen dugu.

Hori dela eta, Nafarroako Rural Kutxarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu dugu Guukekin. Horrela, Arabako elkarteek Guuk-en ingurune digitalaren gaitasun teknologikoak eta ezagutza baliatu ahal izango dituzte, eremu horretan dituzten prozesu operatiboak hobetuz.

Akordioak sinatzeko ekitaldian izan dira Edurne Parro, AENKOMEReko zuzendari kudeatzailea, Pedro Aznar, Nafarroako Rural Kutxako Sukurtsaleko zuzendaria eta Paula Perez, GuukEus-eko Salmenten arduraduna.

 

Lankidetza-hitzarmena

Rural Kutxarekin dugun lankidetza-hitzarmenari esker, akordio batera iritsi gara Guuk telefonia berriaren preskriptore gisa (Kutxak eta Elkargik parte hartzen dute, besteak beste), ahalik eta zuntz eta telefoniarik onena izan dezazun:

  • Zuntz- eta telefonia-kostuak asko aurreztea negozioan eta pertsonal-familian.
  • Hobekuntza teknologikoa, estalduran zein azkartasunean.
  • Betiko prezioak, igoerarik eta ezustekorik gabe.

Zalantzaren bat baduzue edo informazio gehiago behar baduzue, gurekin harremanetan jar zaitezkete
945123500 telefonoaren bidez edo email bidez servicios@aenkomer.com

Categorías

Create your account