Lakua-Arriaga auzoak bat egin du Lakua-Arriagako Denda, Zerbitzu eta Ostalaritza Elkarte berria eratuz

AENKOMERetik, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresarien Federaziotik, jakinarazi nahi dizuegu joan den ostegunean, 2020ko uztailaren 2an, Lakua-Arriagako Merkataritza, Zerbitzu eta Ostalaritza Elkarte berria, IPAR-ARRIAGA, sortu zela.

Helburua da Lakua-Arriaga auzoa 2019ko maiatzetik egiten ari den jarduerak sendotzea merkataritzan eta ostalaritzan, AENKOMERen eskutik antolatutako sustapen-ekintzekin.

Orain arte, guztira 50 establezimendu batu dira, auzoko merkataritza- eta ostalaritza-guneak dinamizatzeko, bertako bizitza soziala eta ekonomikoa suspertzeko eta aktibatzeko, eta bertan jarduten duten kolektiboen artean sinergiak ezartzeko.
Horrela, Lakua-Arriaga auzoak, AENKOMERen eskutik, bat egiten du elkartea eratuz eta hirugarren seihilekorako jarduera-proposamena aurkeztuz, irailean ostalaritza-sektoreko jarduerekin hasiko dena.

Ipar-Arriaga auzo-elkartearen eta AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresarien arteko lankidetza estua izango da, elkarteari laguntza teknikoa emateaz gain, sektore komertziala profesionalizatzeko, fidelizatzeko, digitalizatzeko edo enpresa-lankidetzarako programetan parte hartzeko aukera eskainiko diona.

Kontsultatu prentsa-oharra informazio guztiarekin.