Abenduan AMTarekin salmentak sustatzeko kanpaina berriak

Arabako Merkataritza Txartelaren irudi berria Arabako herri guztietan argitaratu ondoren, tokikoaren aldeko apustua indartzen eta merkataritzari eta gure TOKIKO nortasunari balioa ematen jarraitzen dugu.

Horregatik, aurtengo Gabonetako kanpaina dela-eta abian jarriko dugun kanpaina aurkezten dizuegu.

2018ko abenduaren 1etik 21era bitartean, Arabako Merkataritza Txartelarekin erosketak ordaintzen dituzten bezero guztiak, probintzia osoko proiektuari atxikitako establezimenduetan, Gabonetako otar eta aisialdiarekin lotutako sarien zozketan sartuko dira. Zehazki, Gabonetako 42 saski eta ongizate eta aisialdiko 3.000 euroko sariak zozketatuko dira.

Sari horiek ausaz agertuko dira erosketa-txartelean, eta saridunak dagokion elkartera joan beharko du saria jasotzera. Bertan, sare sozialen bidez zabalduko den argazki bat aterako zaio. (Sari bat emanez gero, horren berri eman behar diozue bezeroari).

Kontsultatu hemen establezimendu partaideen zerrenda.
Kontsultatu hemen kanpaina berriaren informazio gehiago