GASTEIZKO UDALAREN LAGUNTZA, SALTOKI TXIKIAK DIGITALKI ERALDATZEKO
23 apirila, 2021
Gasteizko Udalak eraldaketa digitala sustatzeko eta laguntzeko dirulaguntzen oinarriak aurkeztu ditu, Gasteizko udalerrian kokatutako txikizkako merkataritzaren eta ostalaritzaren arloko enpresa txikien lehiakortasuna hobetzeko tresna gisa.
Enpresa/pertsona onuradunak
50 langile baino gutxiago.
Negozio-bolumena urtean 10 milioitik gorakoa ez izatea.
Merkataritza-jarduera udalerrian bertan egitea.
Lokalak lurzoruaren mailan egon beharko du.
Zerga-betebeharrak egunean izatea.
Epigrafe hauetako batean kokatu behar da:
64: Elikagaiak, edariak eta tabakoa (646 eta 647.5 izan ezik)
65: elikaduraz besteko produktuak establezimendu iraunkorretan (652.1, 654.3, 654.4, 654.5, 654.6 eta 655 izan ezik)
662.2: Era guztietako artikuluak
671, 672 eta 673: Elikadura-zerbitzua, jatetxe, kafetegi eta tabernetan.
676: Txokolategiak, izozkitegiak eta hortxategiak.
677.9: Jatetxe-arloko beste elikadura-zerbitzu batzuk.
* EZ dira diruz lagunduko asteburu gauetan bakarrik jarduten duten ostalaritzako lokalak.
Diruz lagundu daitezkeen ekintzak
2020ko uztailaren 16tik 2021eko maiatzaren 28ra bitartean egindako hurrengo jarduketak.
Oinarrizko informatika-ekipoak eta horien periferikoak. Ezinbestekoak izan behar dute enpresarentzat.
Enpresaren jarduera nagusiarekin lotutako kudeaketa-tresnak.
Enpresaren web-orria garatzea. (1.200 euro gehienez)
Marketin digitala.
Internet bidezko erosketa- edo salmenta-prozesu bat sortzearekin edo komunikatzearekin lotutako tresnak eta ekipoak.
Geolokalizazioarekin lotzen diren erremintak eta tresneria.
Koherentzia eta eragina enpresan: 20 puntu, gehienez.
Proiektuaren eragin potentziala: 5 puntu, gehienez.
Enpresaren inplikazio-maila: 5 puntu, gehienez.
Eus-commerce programan parte hartu izana 2018an, 2019an edo 2020an.
Enpresaren antzinatasuna (gehienez 20 puntu):
10 urte baino gehiago: 10 puntu.
20 urte baino gehiago: 20 puntu.
10 langile baino gutxiago (gehienez 10 puntu):
5 langile baino gutxiago: 10 puntu.
5-9 langile: 5 puntu.
Merkataritza-sozietateak partaidetzen ez duen enpresa (10 puntu).
Dokumentazio
Eskabide-orria eta zinpeko aitorpena.
Pertsona fisikoa bada: NAN.
Pertsona juridikoaren kasuan: IFZ
Enpresaren eskriturak eta ondorengo aldaketak
Autonomoentzako ordainagiria, soldatapeko langilerik ez badago.
Langileak izanez gero, haien hileko TC2.
Proiektuaren memoria deskribatzailea; Eus-commerce programaren azken hiru edizioetako batean parte hartu badute, memoria horretan zehaztu beharko dute.
Fakturen kopia.
Fakturak ordaindu izanaren egiaztagiria. (2021eko uztailaren 28an amaituko da)
Epea
Eskabideak aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 10ean hasiko da eta 2021eko maiatzaren 28an amaituko.
Eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da enpresa eta urte bakoitzeko.