ARABAKO FORU ALDUNDIAREN LAGUNTZAK COVID-19AREN ONDORIOZKO GASTUEI AURRE EGITEKO
22 uztaila, 2020
Erakunde onuradunak
Langile autonomoak. Gehienez 8 langile.
Sozietate zibilak edo ondasun-erkidegoak. Gehienez 9 autonomo.
Merkataritza-sozietateak.
Baldintza hauek bete behar dituzte:
Gutxienez salmenta-puntu bat edo zerbitzu fisiko bat Arabako merkataritza-etxabe batean.
Txikizkako merkataritzaren sektorea, zerbitzu pertsonalak (ile-apainketa eta edertasuna, bidaiak, arropa eta gai elektrikoen konponketa eta kontsumo-ondasunak) eta salmentarako irekitako artisau-tailerrak.
Jarduera erabat etenda dago martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez.
Zerga-egoitza Araban izatea.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak
2020/03/14 – 2020/11/02 arteko jarduera-gastuak:
Segurtasuneko eta babes sanitarioko materialak eta hornidurak:
Gel hidroalkoholikoak
Maskarak
EPIS
Seinaleztapen
COVID-19ari lotutako aholkularitza
Tokiko, eskualdeko edo lurraldeko merkataritza-elkarteetako afiliazioa. 2020ko martxotik ekainera bitarteko hilabeteei dagokiena.
Alarma-egoeraren ondorengo jarduerari berriro ekitearekin lotutako publizitatea.
*Ez dira diruz lagunduko BEZa eta beste zeharkako zerga batzuk.
Zenbatekoa
Laguntza jasotzeko eskubidea izateko diruz lagun daitezkeen gastuen gutxieneko zenbatekoa 400 €da.
Diruz lagundu daitezkeen gastuen laguntza-ehunekoa % 50ekoa izango da.
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 2.000 €-koa izango da onuradun bakoitzeko.
Dirulaguntzen bateragarritasuna
Bateragarriak izango dira beste laguntza batzuekin, bai maila globalean, bai jarduera bakoitzaren mailan, baldin eta laguntzen baturak ez badu gainditzen diruz lagundutako jardueraren kostua.
Eskabidea aurkeztu ondoren laguntzaren bat lortzen bada, ahalik eta lasterren jakinarazi beharko da.
Hori baino lehenagoko laguntzaren bat jaso edo eskatu bada, eskabidean jasoko da.
Dokumentazioa
Eskabide-inprimakia Egoitza Elektronikoan
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ematea
Eskaintza, aurrekontu edo fakturen fotokopia
Laguntza-eskaera aurkeztu aurreko urteko batez besteko plantillaren ziurtagiria (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra)