Zure herria gustatzen zaizu? Erosi Kanpezu-Arabako Mendialdean!

 

AENKOMERetik, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresarietatik, Zure herria gustatzen zaizu? Erosi Kanpezu-Arabako Mendialdean! kanpaina jarriko dugo abian, gastu-ihesa saihesteko eta egoiliarrak beren udalerrian kontsumitzearen garrantziaz sentsibilizatzeko, hori guztia barne-kontsumoa sustatzen duten ekintzen bitartez.

AENKOMERek Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin bultzatutako kanpaina honen helburua gastu-ihesa saihestea eta Kanpezu-Arabako Mendialdeko biztanleak beren udalerrian kontsumitzearen garrantziaz sentsibilizatzea da.

Helburu hori lortzeko, sentsibilizazio-bideo bat egin dugu, tokiko kontsumoa sustatuz eta eskualdeko establezimenduetan erostea aukerarik onena zergatik den azalduz. Gainera, bideo honen sustapenarekin batera, Kanpezu-Arabako Mendialdeko saltokietan erosketak egiten dituzten pertsonen artean 100 euroko balioa duen tokiko produktuen saski bat zozketatuko dugu urtarrilaren 29ra arte.

Kanpezu-Arabako Mendialdeko tokiko dendan erosteko arrazoi asko daude:

Gure kaleak bizitzaz betetzen dituelako.
Kalitatearen berme pertsonala duelako.
Jasangarriagoa eta ekonomikoagoa delako.
Zure eskualdean gastatzen duzuna zure eskualdean geratzen delako.

Bideo bat egin da tokiko kontsumoari buruz sustatzeko eta sentsibilizatzeko, bai eta Kanpezu-Arabako Mendialdean erosteko arrazoiren bat azaltzen duten “pilulak” ere.

Bi elementuek sustapen-kanpaina bat izango dute AENKOMERen Facebookeko orrian, babestutako posten bidez. Post horietan eskualdeko merkataritza-establezimendu batzuen izena eta helbidea aipatuko dira, sare sozialetan ezagutarazteko aukera izan dezaten, inolako kosturik gabe, eta inguruko 6.000 – 9.000 pertsonara irits daitezke.

 

Sentsibilizazio-bideoaren sustapenarekin batera, AENKOMERek tokiko produktuen saski bat zozkatuko du, 100 €-tan baloratua, urtarrilaren 29ra arte Kanpezu-Arabako Mendialdeko saltokietan erosketak egin dituzten pertsonen artean.

Parte hartzeko, erosketa egiten duen pertsonaren datuekin txartel bat bete eta dendan utzi behar da. Ondoren, txartel guztiak bilduko ditugu, zozketa egingo dugu, irabazlea gure sare sozialetan argitaratuko dugu eta harekin harremanetan jarriko gara saskia helarazteko.

Hauek dira zure erosketek saria izan dezaketen Kanpezu-Arabako Mendialdeko establezimenduak:

Kanpezu-Arabako Mendialdeko zesta zozketa