ARABAKO FORU ALDUNDIAREN EZOHIKO LAGUNTZAK, COVID-19AREN ONDORIOZKO GASTUEI AURRE EGITEKO
12 martxoa, 2021
Arabako Foru Aldundiaren laguntza honen helburua autonomoei eta Arabako merkataritza-sektoreko enpresei laguntzea da, COVIDak 2021eko ekitaldian sortutako jarduera-gastuak edo korronteak estaltzeko.
Sozietate zibilak edo ondasun-erkidegoak. Gehienez 9 autonomo.
Merkataritza-sozietateak.
Baldintza hauek bete behar dituzte:
Gutxienez salmenta-puntu bat edo zerbitzu fisiko bat Arabako merkataritza-etxabe batean.
Zerga-egoitza Araban izatea.
Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzea.
Hurrengo taldeak:
64 Taldea. Elikagaiak, edariak eta tabakoa.
65 Taldea. Elikadurakoak ez diren industria-produktuak. (654 eta 655 izan ezik).
97 taldea. Zerbitzu pertsonalak (974 izan ezik).
755 taldea. Bidaia-agentziak.
86 taldea. Lanbide liberalak, artistikoak eta literarioak.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak
2020ko azaroaren 1etik 2021eko martxoaren 31ra bitartean diruz lagundu daitezkeen gastuak:
Langile Autonomoen Araubide Bereziari (LAAB) dagozkion kuotak.
Lokalaren errentamendua.
Hipoteka-maileguen kuotak, interesak eta amortizazio nagusia barne.
Arabako elkarte sektorialetako afiliazio-gastuak.
2020ko urriaren 25etik 2021eko urriaren 31ra bitartean diruz lagundu daitezkeen gastuak:
Segurtasunarekin eta osasun-babesarekin lotutako materialak.
Covid-19aren eraginari lotutako aholkularitza.
Publizitate, sustapen eta irudi korporatiboarekin lotutako gastuak.
* EZ dira diruz lagunduko BEZa eta gainerako zeharkako zergak.
Kopurua
Laguntza jasotzeko eskubidea izateko diruz lagun daitezkeen gastuen gutxieneko zenbatekoa 400 € da.
Diruz lagundu daitezkeen gastuen laguntza-ehunekoa % 50ekoa izango da. Kreditua agortzen ez bada, % 70eraino handitu ahal izango da.
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 2.000 €-koa izango da onuradun bakoitzeko.
Dirulaguntzen bateragarritasuna
Bateragarriak izango dira beste laguntza batzuekin, bai maila globalean, bai jarduera bakoitzaren mailan, baldin eta laguntzen baturak ez badu gainditzen diruz lagundutako jardueraren kostua.
Eskabidea aurkeztu ondoren laguntzaren bat lortzen bada, ahalik eta lasterren jakinarazi beharko da.
Hori baino lehenagoko laguntzaren bat jaso edo eskatu bada, eskabidean jasoko da.
Dokumentazioa
Eskabide-inprimakia Egoitza Elektronikoan
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ematea
2020/11/01etik 2021/03/31ra bitarteko gastuetan: fakturak, kuotak edo bankuko karguak
2020/10/25etik 2021/10/31ra bitarteko gastuetan: aurrekontuak edo fakturak
Laguntza-eskaera aurkeztu aurreko urteko batez besteko plantillaren ziurtagiria (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra)