OSTALARITZARENTZAKO APARTEKO LAGUNTZA. VITORIA-GASTEIZKO UDALA
4 abendua, 2020
Gasteizko Udalaren laguntza, 38/2020 Dekretuaren bidez beren jarduerak bertan behera utzi dituzten ostalaritza-enpresak babesteko eta haiei euskarria emateko.
Enpresa eta pertsona onuradunak?
Ostalaritza-jarduera Gasteizko negozio-lokal batean egitea (ez da beharrezkoa eskatzailea udalerrian helbideratuta egotea)
Enpresa txikiaren baldintzak betetzea 2020ko urriaren 25ean:
50 langile baino gutxiago.
10 milioi eurotik beherako urteko bolumena.
Epigrafe hauetakoren batean alta emanda egotea:
671, 672 eta 673: jatetxeetako, kafetegietako, eta tabernetako elikadura-zerbitzuak.
676: txokolategietan, izozki-dendetan eta hortxategietan elikatzeko zerbitzua.
969.1: dantzalekuak eta diskotekak.
Zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak egunean izatea.
Zenbatekoa
Aurrekontua 500.000 €-koa da guztira.
Enpresa eskatzaileak diruz lagundu daitekeen jarduera ekonomikoa egiten duen lokal bakoitzeko 600 euroko dirulaguntza emango da.
Lokala da ostalaritza-jarduera egiten den negozio-unitate independentea.
Eskaera eta dokumentazioa
Aurkezteko bi epe ezartzen dira:
Lehenengoa abenduaren 18an amaituko da.
Aurrekontu-partida agortu EZ bada, aldez aurretik eskaerarik aurkeztu EZ duten enpresek urtarrilaren 14tik martxoaren 1era bitartean egin ahal izango dute.
Enpresak eskaera bakarra egin behar du, lokal kopurua edozein dela ere.
Emateko prozedura dokumentazio osoaren sarrera-erregistroaren ordenaren arabera egingo da.
Prozeduraren ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean egingo da, laguntza argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta ebazpenik ez badago, dirulaguntzaren eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.
Laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da. Dirulaguntza onartutzat joko da, hamar eguneko epean interesdunak berariaz uko egiten ez badio.
Dirulaguntza bateragarria da helburu bererako beste dirulaguntza batzuekin.