Lakua-Arriaga 2021 erakusleiho ilustratuen kanpaina

AENKOMERek eta Lakua-Arriagako Merkataritza, Zerbitzu eta Ostalaritza Elkarteak (Ipar-Arriaga) “altxorraren bilaketa” antolatu dute auzoko merkataritzan eta ostalaritzan kontsumoa sustatzeko. Bertan, erakusleihoak irudiztatuko dira eta bezeroentzako sarien zozketa egingo da, sare sozialetan parte hartuz.

Urriaren 18tik 31ra Lakua-Arriagako merkataritza eta ostalaritzaz gozatzeak saria du!
Gure negozioen erakusleihoak apaintzen ari dira berriro udazken honetan. Bisita gaitzazu eta irabazi erosketa bonuak zure auzoan kontsumitzeko.

Nola parte hartu zozketan?

  1. Ibili auzoko erakusleiho irudidunetan eta atera argazki bat gustukoen duzunari.
  2. Irudietako hiruk AENKOMERen logotipoa, Ipar-Arriagako Merkataritza, Zerbitzu eta Ostalaritza Elkartearena edo Ipar-Arriaga Auzo Elkartearena gordetzen dute. Aurkitu denak!
  3. Igo zure erakusleiho gogokoenaren irudia Instagramera edo Facebookera, logoak ezkutatzen dituzten hiru establezimenduen izena adieraziz eta traola gehituz: #ErakusleihoakIlustratuakLakuaArriaga

Ez ahaztu@AENKOMER etiketatzea!

* Zozketa azaroaren 18tik 31ra bitartean egindako erregistroen artean egingo da.

** @AENKOMERen Facebookeko profilean saritutako pertsonak argitaratuko dira azaroaren 2an.

Hona hemen zure zalantzak: