MERKATARITZA, ZERBITZU PERTSONAL ETA OSTALARITZAKO ENPRESA TXIKIAK EZARTZEKO ETA MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK 2021

13 maiatza, 2021

Gasteizko Udalak udalerriko merkataritza, zerbitzu pertsonal eta ostalaritzako enpresa txikien ezarpena eta modernizazioa sustatu nahi du 2021ean.

 

Enpresa/pertsona onuradunak

  • 50 langile baino gutxiago.
  • Negozio-bolumena urtean 10 milioitik gorakoa ez izatea.
  • Merkataritza-jarduera udalerrian bertan egitea.
  • Baldintza horiek betetzen ez dituzten enpresek % 25eko partaidetza baino handiagoa ez izatea.
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea.
  • Epigrafe hauetako batean kokatu behar da:
    • 64: Elikagaiak, edariak eta tabakoa (646 eta 647.5 izan ezik)
    • 65: Elikaduraz besteko produktuak establezimendu iraunkorretan (652.1, 654.3, 654.4, 654.5, 654.6 eta 655 izan ezik)
    • 662.2: Era guztietako artikuluak
    • 671, 672 eta 673: Jatetxeetako, kafetegietako eta tabernetako elikadura-zerbitzuak.
    • 676: Txokolategiak, izozkitegiak eta hortxategiak.
    • 677.9: Jatetxe-arloko beste elikadura-zerbitzu batzuk.
    • 681, 682, 683 eta 684: hotelak, ostatuak, apartamentuak…
    • 691.1 eta 691.9: Etxerako gai elektrikoak eta beste kontsumo-ondasun batzuk konpontzea.
    • 755: Bidaia-agentziak (755.1 izan ezik).
    • 971.3: Arropak pasaratzea eta konpontzea.
    • 972. Ile-apainketako eta edertasuneko zerbitzuak.

 

Diruz lagundu daitezkeen ekintzak

2020ko uztailaren 18tik 2021eko ekainaren 18ra egindako inbertsio-proiektuak:

  • Lokala eraberritzeko obrak.
  • Terrazak, mahaitxoak edo espazio pribatuak instalatzea, eraberritzea eta egokitzea, betiere udal-ordenantza betetzen badute:
    • Toldoak, manparak, haize-babesak…
    • Eguzkitakoak, mahaiak, aulkiak…
    • Argiztapena, berogailuak…
  • Lokaleko ekipamendua, aktibo finko berriko inbertsioak:
    • Jarduera nagusiarekin lotutako makineria eta altzariak.
    • Covid19aren ondorioz sortutako beharrekin lotutako makineria edo altzariak (purifikatzaileak, manparak, metakrilatoak…).
    • Girotzeko tresneria.
    • Errotuluak, toldoak eta pertsianak
    • Lokaleko segurtasun-ekipoak, produktuari atxikita ez daudenak
  • Aholkularitza COVID-19agatik. Gehienez 500 euro.

 

Diruz lagundu ezin diren ekintzak

EZ dira diruz lagunduko.

  • Erakusketako eta probako artikuluak.
  • Garraioaren kostua, aseguruak, tasak, telebistak, telefono-terminalak…
  • Lokala erostea, transferentziak, errentak…
  • Piezak mantentzea edo konpontzea edo ordezkatzea.
  • Bulegoko materialaren gastuak.
  • Ekipo informatikoak eta periferikoak, marketin digitala…
  • Kutxa elektronikoak edo balantza informatikoak.

 

Balorazio-irizpideak

  • Inbertsioak Alde Zaharrean, Koroatzean, El Anglon, El Pilarren, Zabalgunean eta Lovainan daude: 30 puntu, gehienez.
  • Enpresaren antzinatasuna:
    • 10 urte baino gehiago: 10 puntu
    • 20 urte baino gehiago: 20 puntu
  • Langile kopurua:
    • 5 langile baino gutxiago: 10 puntu
    • 5-9 langile: 5 puntu
  • Merkataritza-sozietateek partaidetu gabea: 10 puntu.
  • Jendeari arreta emateko hizkuntzak:
    • Bai Euskarari ziurtagiria: 5 puntu
    • Euskaraz, ingelesez edo frantsesez B1 titulua duten langileak: 2,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
  • Enpresaren jarduera nagusia: 10 puntu.
  • Hobekuntzak irisgarritasunean: 5 puntu.
  • Aurkeztutako proiektuen memoriaren kalitatea: 10 puntu, gehienez.

 

Dirulaguntzaren kalkulua eta zenbatekoa

  • Diruz lagun daitekeen inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa:
    • 2.000 € JEZ: 64, 65, 662.2, 69, 755, 971.3 eta 972.
    • 4.000 € JEZ: 67.
    • 8.000 € JEZ: 68.
  • Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa.
    • JEZ 64, 65, 662.2, 69, 755, 971.3 eta 972:
      • 20.000 €-ra arte. Alde Zaharra, Koroatzea, Anglo, Pilar, Zabalgunea eta Lovaina.
      • 15.000 €-ra arte. Gainerakoentzat.
    • JEZ 67 eta 68:
      • 10.000 €-ra arte. Alde Zaharra, Koroatzea, Anglo, Pilar, Zabalgunea eta Lovaina.
      • 7.000 €-ra arte. Gainerakoentzat.
  • Puntuaziorik handiena duten proiektuek % 40ko dirulaguntza jasoko dute, eta % 25ekoa gutxieneko puntuazio dutenek.

 

Dokumentazioa

  • Eskabide-orria eta zinpeko aitorpena.
  • Pertsona fisikoa bada: NAN.
  • Pertsona juridikoaren kasuan: IFZ
  • Enpresaren eskriturak eta ondorengo aldaketak
  • Autonomoentzako ordainagiria, soldatapeko langilerik ez badago.
  • Langileen hileko TC2, halakorik izanez gero.
  • Proiektua deskribatzen duen memoria:
    • Enpresaren deskribapena eta proiektuaren memoria kualitatiboa eta kuantitatiboa.
  • Jabetza-titulua eta errentamendu-kontratua.
  • Hizkuntza-ziurtagiriak.
  • Fakturen kopia.
  • Fakturak ordaindu izanaren egiaztagiria. (2021eko abuztuaren 18an amaitzen da).

 

Epeak eta ebazpena

  • Eskabideak aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 31n hasiko da eta 2021eko ekainaren 18an amaituko.
  • Eskabide bat aurkeztu beharko da modernizatzeko edo egokitzeko ekintzak egin diren lokal bakoitzeko.
  • Ebazpena gehienez sei hilabeteko epean emango da. Epe hori igaro eta jakinarazpenik egin ez bada, dirulaguntzaren eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

 

Informazio gehiago

Kontsultatu hemen informazio guztia.

Categorías

Create your account