GISCOM EUSKADI

HIRIGUNEAK PLANIFIKATZEKO ERREMINTA bat da GISCOM EUSKADI. Euskadiko Merkatarien Konfederazioak (Euskomer) sortu dut Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzarekin elkarlanean. Gure udalerrietako komertzioaren errealitatea ezagutzea du xede. Izan ere, txikikazko merkataritzak aberastasuna sortzen duen sektorea da, bai arlo sozialean, bai ekonomikoan.

Aberastasun soziala, ez soilik ondasunak eta produktuak denon eskutan jartzen dituelako, baita ere herri edo hiri bateko gune ezberdinen arteko kohesioa eta integrazioa bermatzen duelako.

GISCOM EUSKADI programak errealitate komertzialaren eta horrekin zerikusia duten aldagaien datuak aztertzen ditu (adib. jarduera ekonomikoa beheko solairuetan). Besteak beste, honako erabilerak ditu:

  • Informazio geografikoa: Informazio geografikoari etekina ateratzen dio. Jarduera ekonomikoaren bilakaera eta joerak aztertzen ditu.
  • Aldagai anitzeko azterketa egiten du errealitatearen gainean: Errealitate ekonomikoaren informazioa eta biztanleen ezaugarriei buruzko datuak konbinatzen ditu.

Horretarako hainbat erreminta eta aplikazio erabiltzen ditu:

  • Bero-mapak
    Koloreen bidez aldagai baten distribuzio espaziala ezagutzeko parada ematen du. Adibidez: biztanleria, dentsitate komertziala edota zonalde jakin batean zenbat lokal dago hutsik.
  • Bilatzaile geografikoa
    Influentzia-guneak sortzea.
    Zonalde bat ezaugarritzea, bertako jarduera ekonomikoaren arabera eta biztanleriaren arabera.
  • Bilatzaile alfanumerikoa
    Bilaketa-iragazkiak aplikatzea.
    Hainbat iragazkiren bidez jarduera ekonomiko jakin bat bilatzea: jardueraren arabera, kokapenaren arabera, udalerriaren arabera edo lurraldearen arabera.
Elkarteei / Tarteko erakundeei

  • Distribuzio komertzialaren sektorea nola dagoen ezagutzea.
  • Sinergiak sortzea.
  • Sustapen ekintzak definitzea.
  • Proposamenak datu errealetan oinarritzeko aukera izatea.

Enpresariei

  • Eskaintzari buruzko informazioa sektoreka eta lurraldeka, eta eskaerari buruzko informazioa desagregaturik eta lurraldeka
  • Marketing zuzenaren inguruan egiten diren ekintzetan baliabideak hobeto kudeatzea.
  • Konpetentzia aztertzea.
  • Bezeroen kanibalizazioa aztertzea.
  • Salmenta puntu berrien bilaketa geolokalizatua.
  • Merkatu tarte berriak detektatzea.
inscribete