Gorbeialdeko Kuadrillan tokiko merkataritza eta zerbitzuak sustatzea

Aramaio, Legutio, Arratzua-Barrundia, Zigoitia, Zuia eta Urkabustaiz udalerriek osatzen duten Gorbeialdeko Kuadrillarekin lankidetzan, eskualdeko merkataritza sustatzeko proiektu bat egiten ari da Aenkomer.

Gorbeialdeko Kuadrillaren merkataritza-garapena errazteko sortu da proiektu hau, eskura dagoen eskaintza eta kontzentrazioa ezagututa.

Horrela, Arabako kontsumitzailearenganako erakarpen-efektua indartu ahal izango da, eta kontsumitzailea produktu eta zerbitzuei dagokienez asebeteko duen eskaintza dibertsifikatua mantendu, eta merkataritza-formatuen arteko oreka lortzea ahalbidetuko duena, sektoreari jarduera osagarriak eskaintzeaz gain.

  • GISCOM EUSKADIren bidez eskualdeko jarduera ekonomikoari buruzko informazioa jasotzea.
  • MIKRO HIRIGINTZA KOMERTZIALARI buruzko azterlanak egitea.
  • Udalerri bakoitzaren azterketa indibidualizatua.
  • Merkataritza-sektorearekin zuzenean lan egitea, udalerrien arabera.

Azken helburua eskualdearen garapen ekonomikoa ahalbidetuko duen baterako lan-plana zehaztea da.