360º-ko Tour Birtuala Irudi Pertsonalaren Sektorerako

AENKOMERek (Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak) EUSKOMERekin, Merkataritzako Euskal Konfederazioarekin eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin lankidetzan, sektorearen errealitatea ezagutzera, balioan jartzera eta mundu digitalean sartzeko lehen urratsak ematera bideratutako zenbait jarduera jarri ditugu abian 2018an amaitutako Irudi Pertsonalaren sektorearen beharren azterketan identifikatutako lan-ildoen barruan. Horregatik, 360º-ko Tour Birtualaren ezarpena eskaintzen dizuegu zuen establezimenduetan, guztiz doakoa.

360º-ko Tour Birtualeko programak bilatzaileetan online posizionamendua hobetzen lagunduko dizue, baita zuen produktuak edo zuen bezero potentzialari sarean eskaintzen diozuen zerbitzuaren aukerak erakusten ere.
 

  • Zuen establezimenduan 360º-ko argazkiak egitea.
  • 360º-ko Tour birtuala sortzea eta Google Mapsera igotzea.
  • Gainera, zuen web orrian edo sare sozialetan bisita birtual hau erabiltzeko aukera emango dizuen esteka emango zaizue.

Dokumentazioa

Izen-ematea