XX AENKOMER Sariak eta Hiria eta Merkataritza Dinamizatzeko  V Sariak

Beste urte batez, AENKOMER, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak elkarteak, ARABAKO MERKATARITZA ETA ZERBITZUEN SEKTOREARI EMANDAKO AENKOMER SARIEN XX. EDIZIORAKO deialdia egin zuen. Joan den urriaren 25ean egin zen, 20:30etan, Gasteizko Gran Hotel Lakuan, gure enpresak eta sektoreko kideak jarduera-arlo guztietan egiten ari diren lana balioesteko. Aldi berean, Hiri eta Merkataritza Dinamizaziorako Sarien V. edizioko sariak banatu ziren.

Ekimen honek Gasteizko Udalaren laguntza izan zuen.

Aurreko urteetan bezala, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuen XX. AENKOMER Sarien bost kategoriak honako hauek izan ziren:

  • BERRIKUNTZA Saria : Artepan
  • ENPRESA IBILBIDEA Saria: Lorea
  • LANDA-MERKATARITZA TRADIZIONALAREN Saria: Julen Karasatorre Harategia
  • TURISTARI ORIENTAZIOA: Isonjor
  • EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO Saria: Dalvez Argitarazleak

Era berean, Hiria eta Merkataritza Dinamizatzeko Sarien V. edizioko lau sariak banatu ziren, gure hirian eta gure probintzian eraldaketa horren inguruan lan egiten laguntzen ari diren jarduerak edo pertsonak aintzatesteko.

AENKOMER 2023 Sarien Galako argazki galeria HEMEN