PERTSONA AUTONOMOENTZAKO ETA ENPRESENTZAKO ZUZENEKO LAGUNTZAK, KAUDIMENA ETA ZORPETZEA MURRIZTEKO
5 uztaila, 2021
2021eko ekainaren 29ko Agindua, sektore pribatuaren kaudimena eta zorpetzea murrizteko, pertsona autonomoei eta enpresei zuzeneko laguntzak emateko oinarriak onartzen dituena.
Onuradunak
2019an edo 2020an BEZaren erregimen sinplifikatua aplikatu duten autonomoak eta erakundeak.
2019an edo 2020an BEZaren errekarguaren araubide berezia aplikatu duten autonomoak eta erakundeak.
2019ko datuekin alderatuta, urteko bolumena % 30 baino gehiago jaitsi duten pertsona autonomoak eta erakundeak.
EJSN hauetako batean sailkatutako jarduera bat egiaztatu beharko dute:
2020ko bolumenaren beherakadaren %20a, 2019 urtearekin konparatuta, 10 langile baino gehiago dituztenean.
Hala ere, laguntza ezin izango da 4.000 eurotik beherakoa izan, ezta 200.000 eurotik gorakoa ere.
Laguntzen xedea
Zor-betebeharrak, 2021eko martxoaren 13a baino lehenagoko kontratu-konpromisoetatik eratorriak, 2021eko martxoaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean sortuak, eta une honetan ordaintzeke daudenak.
Hornitzaileak eta hartzekodunak (lehentasuna), finantzarioak eta ez-finantzarioak, bai eta estali gabeko kostu finkoak ere.
Fakturen kasuan, zerga-oinarriaren zenbatekoarekin bakarrik emango dira laguntzak.
Eskaerak
Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako izapideak eta kudeaketak bitarteko elektronikoen bidez bakarrik egingo dira.
Eskaerak aurkezteko epea: 2021/07/05etik 2021/07/30era, 12: 00etan. Hala ere, zuzkidura ekonomikoa lehenago agortzen bada, eskaerak jasotzen amaituko da.