Zertan datza “Araban Bai” ekimena?

Inork baino hobeto dakizulako Araba elebiduna eta eleanitza dela, badakizu euskararen erabilera egunez egun haziko dela eta badakizu zein garrantzitsua den zure denda eta ostalaritzagatik mimatuta sentitzea.

AENKOMERetik, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresarietatik, elkarrekin aurrera egitea proposatzen dizugu, merkataritzari, ostalaritzari eta euskarari BAI esanez.

  • Azaroan zehar, AENKOMERek, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, gure merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera eta presentzia bultzatuko dugu, parte hartzera gonbidatzen zaituzten hainbat jarduera antolatuz.
  • Horrez gain, zure babesa adieraz diezaiokezu euskarari, Instagramen #ArabanBai hashtagarekin eta keinuarekin argazki bat igoz, edo 679 74 92 72 zenbakira bidal dezakezu zure izena eta herria adieraziz, azaroaren 21a baino lehen. 40 euroko 10 opari-bonuren zozketan sartuko zara, kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan kontsumitzeko.
  • Euskararen aldeko Araban Bai galan banatuko dira sari horiek, azaroaren 29an, 20:30etan, Gasteizko Artium Arte Garaikideko Museoan.

 

Atxikimendu fitxa bat bidaltzea besterik ez dugu behar, eta zure egungo egoeratik abiatuta, azaroaren 21a baino lehen euskararekin aurten izango duzun konpromisoa jasotzea. Konpromisoa eskaintzen duten establezimendu guztien artean aitorpen ekitaldi bat egingo da azaroaren 29an Artium Museoan, euskararen alde urratsak ematen hasi direnak saritzeko.

BETE ZURE ATXIKIMENDU FORMULARIOA HEMEN KLIK EGINEZ

AZAROAK 10, LARUNBATA 12: 00ETAN – HERRIKO ENPARANTZA (ARAIA):

  • Araban Bai murala. Margotzen lagun diezagukezun horma-irudi parte-hartzailea.

AZAROAK 17, LARUNBATA, 11: 00ETATIK 14: 00ETARA – ABASTOS PLAZAKO AZOKA (VITORIA-GASTEIZ):

  • Haurrentzako ile-apainketako eta makillajeko doako tailerra. Esperientzia dibertigarria purpurina, pintakara eta koloretako lakekin.
  • Taloak egiteko tailerra. Egin itzazu artoarekin euskal talo ospetsuak, txaloen erritmoan.
  • Magia hurbiletik. Esperientzia ahaztezina zure begietatik zentimetro gutxira dauden trikimailuekin.
  • Araban Bai murala. Margotzen lagun diezagukezun horma-irudi parte-hartzailea.
  • “Dantza Plazan” gaztelu puzgarria. Egin jauzi eta jolastu gure euskal festan.

AZAROAK 29, OSTEGUNA, 20: 30ETAN – ARTIUM MUSEOA (VITORIA-GASTEIZ):

Araban Bai Itxiera Gala. Sariak eta aintzatespenak ematea inplikatutako establezimenduei eta bezero parte-hartzaileei.

AZAROAK 30, OSTIRALA, 19: 30EAN – TABERNETATIK (LAGUARDIA)

  • Magia hurbiletik. Esperientzia ahaztezina zure begietatik zentimetro gutxira dauden trikimailuekin.

Dokumentazioa

Araban Bai Konpromisoa
Compromiso Araban Bai