AENKOMERek eta Gasteizko eta Arabako Bizilagunen Federazioak “GASTEIZKO MASKARA SOLIDARIOAK” ekimen solidarioa bultzatu dute

AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresarietatik eta Gasteizko eta Arabako Bizilagunen Federaziotik zurekin harremanetan jartzen gara ekimen solidario bat helarazteko helburuarekin, MASCARILLAS SOLIDARIAS GASTEIZ, gure hiriko saltoki txikietatik abiatzen dena.

Ondo dakizunez, maskaren beharra, Covid-19ari aurre egiteko, lehentasuna da gaur-gaurkoz; horregatik, modu guztiz altruistan egiten ari dira, ondoren egoitzei, ospitaleei eta behar duten beste sektore batzuei emateko. Gaur egun, maskarak egiten jarraitu ahal izateko materiala behar da. Horregatik, AENKOMERetik lankidetza-deia egiten dugu.

Ekimen honekin lagundu nahi baduzu, honela egin dezakezu:

  • Maskarak egiteko materiala emanez (goma, hari zuria (makina), kotoia % 100ean gramaje astuna; – oihal beltzarana edo torrazko maindireak, adibidez)
  • Horrelako materialik izanez gero, jakinarazi guri, dohaintza egin nahi duten pertsonei zuzendutako establezimenduen erreferentziak edukitzeko.
  • Maskarak egiten.

Proiektu solidario honetan zure harri-koskorra jarri nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan informazioa zabaltzeko:

Elkarrekin gehiago egin dezakegu!

Gasteizko Maskara Solidarioei buruzko informazioa