MEC 2023. MERKATARITZA-ESTABLEZIMENDUAK ETA ZENBAIT ZERBITZU MODERNIZATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak MEC 2023 programaren deialdia egiten du, berrikuntzaren bidez EAEko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza-establezimenduetan eta zerbitzu jakin batzuetan energia-kontsumoaren eraginkortasuna hobetzeko eta modernizatzeko.
Baldintzak:
-
Jarduerak eta merkataritza-establezimenduak egoitza soziala eta zerga-egoitza EAEn izan beharko dute.
-
JEZ hauetakoren batean aritzea eta alta emanda egotea: onartutako JEZen zerrenda.
-
Inbertsioa enpresaren aktiboan lehen aldiz sartzea, eta fisikoki merkataritza- edo zerbitzu-establezimenduan gutxienez 2 urtez egotea.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
-
Honako hauek jotzen dira diruz lagun daitezkeen inbertsiotzat:
-
2022/10/01etik 2023/09/30era bitartean egindakoak, edo, hala badagokio, erabilitako kreditua agortu arte.
-
Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoko establezimendu fisikoetan eta kalean bertan egin behar dira.
-
Enpresaren aktiboan lehen aldiz sartu behar da inbertsioa, fisikoki establezimenduan egon behar du eta gutxienez bi urtez egon behar du.
-
Jarduerarekin lotura zuzena duten eta behar-beharrezkoak diren inbertsioak.
-
Diruz lagundu daitekeen aldian egindako eta fakturatutako inbertsioa, fakturaren datatik gehienez 2 hilabeteko epean ordaindua.
-
-
Diruz lagun daitezkeen inbertsio motak:
1. Lerroa: Merkataritza-establezimenduaren azpiegitura eta ejipamendua berritzea (inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa: 3.000€)
-
Saltokiaren barrualdea eta/edo kanpoaldea egokitzeko, berritzeko edo handitzeko obrak eta instalazioak, azaleraren egokitzapenari, banaketari edo irudia hobetzeari eragiten diotenak.
-
Energia aurrezteko edo eraginkortasunez erabiltzeko neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak.
-
Mugikortasun murriztua duten pertsonen irisgarritasuna erraztuko duten oztopo arkitektonikoak kentzeko egindako erreformak.
-
Izen komertziala, marka, logotipoa eta antzekoak identifikatzen dituzten errotuluak erosi eta instalatzea.Jarduera nagusiari lotutako altzariak eta makinak erosi, instalatu eta muntatzea. (A, B edo C eraginkortasun energetikoaren etiketa izan behar dute)
-
Produktuak erakusteko ekipamendua eta altzariak erostea: erakusleihoak, erakusmahaiak, panelak, apalategiak, beira-arasak eta uharte erakusketariak (hoztuak barne), oholtzak, esekitokiak eta antzekoak.
-
Alarmak eta segurtasun-sistemak (gehienez 6.000 €, BEZik gabe).
-
Eraginkortasun energetiko handiko klimatizazio-ekipoak. (A, B edo C eraginkortasun energetikoaren etiketa izan behar dute)
-
Merkataritza-jarduerarekin zerikusia duten espazio eta elementu komunak hobetzeko eta modernizatzeko inbertsioak, merkataritza-enpresa txiki eta ertainek partekatuak, besteak beste, hiriko merkataritza-gune batean integratuak, hala nola korridoreak, instalazio teknikoak, estalkiak, kanpoko fatxada, zerbitzuak edo zentrorako sarbideak, betiere gune horiek merkataritza-establezimenduen titularrak kudeatzen baditu, jabeen erkidegoaren araubidean.
2.Lerroa: Teknologia berriak eta berrikuntza sartzea (inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa: 1.000€)
-
Merkataritza-establezimenduaren kudeaketa hobetzeko ekipo informatikoak, aplikazio informatikoak eta kudeaketa-softwarea, betiere merkaturatze-prozesuetan integratuta badaude edo enpresa-kudeaketarako badira. Gehienez ere ekipo informatiko bat eta periferiko bat diruz lagunduko dira establezimendu bakoitzeko.
-
Merkaturatze-sistemak (web-orriaren garapena, online salmenta: ecommerce, scommerce, mcommerce eta antzekoak) edo merkataritza-establezimenduaren kudeaketa (bezeroak, hornitzaileak, etab.) abian jartzeko edo hobetzeko sortzea, garatzea eta ezartzea.
-
Puntako salmenta-terminalak eta produktuen kodifikazio-sistemak eta irakurketa optikoa.
-
Balantza elektroniko komertzialak.
-
Kutxa erregistratzaileak.
-
TicketBAI (TBAI) sistemarako fakturazio-softwarea ezartzea.
-
Diruz lagundu daitekeen lerro batean baino gehiagotan inbertsioak egiten diren kasuetan, lerro bakoitzean onartutako gutxieneko inbertsio-zenbatekoa betetzen duten inbertsioak baino ez dira diruz lagunduko.
-
Ez dira diruz lagunduko:
-
Lokalak eta eskualdaketa-eskubideak erostea.
-
Garraio, telebista edo telefono-terminalen kostuak.
-
Erakusketako eta probako artikuluak.
-
Ekipamendua erostea leasing edo renting bidez.
-
BEZa eta zerga, tasa edo kontribuzio guztiak.
-
Luminariak aldatze hutsa. Soilik eraginkortasun energetiko handikoak badira edo instalazio elektrikoaren berritze batean integratuta badago (A, B, C)
-
Establezimenduaren irudia argi eta zuzenean berritzea ez dakarten erreformak.
-
Maskarak, eskularruak eta mantalak, bulegoko materialen gastuak, profesionalen prestakuntza eta aholkularitza gastuak…
-
Softwarearen mantentzea eta eguneratzea, betiere TicketBAI sistema ezartzeko ezinbestekoak ez badira, eta hori behar bezala justifikatu beharko da.
-
Diruz lagundu daitezkeen aktiboen deskribapena argi eta garbi identifikatuta ez duten fakturak, kodetutako kontzeptuak onartzen ez badira, eta horien zenbatekoa, BEZa kenduta, 100 eurokoa edo txikiagoa bada.
-
Inbertsio onargarriaren gaineko dirulaguntzaren ehunekoa % 30ekoa izango da. Dirulaguntzaren ehunekoa honako kasu hauetan handitu ahal izango da (ehunekoa ezin izango da, inola ere, onartutako inbertsio osoaren % 42 baino handiagoa izan):
-
Merkabide, Retaileko Euskal Eskola edo Eus-commerce programen batean parte hartzea: puntu 1
-
Inbertsioa 2. lerroan dago: 2 puntu
-
Plantillaren erdia, gutxienez, mugagabea da eta emakumea: puntu 1.
-
Berdintasun Plana edo Lana eta Familia Bateragarri egiteko Plana du, edo Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundea bada: puntu 1.
-
Kontsumobideren arbitraje-sistemari atxikia: puntu 1
-
Merkataritzako elkarte zonal zein gremal batekin lotura izatea eta horren iraupena establezimenduan inbertsioak irauten duen denboraren berdina edo luzeagoa izatea: puntu 1
-
“Berriz Enpresa” programari harrera: puntu 1
-
Establezimenduaren antzinatasuna: 10 urte baino gehiago: puntu 1
-
Jendearentzako arreta euskaraz (Bai Euskarari edo Bikain ziurtagiria): puntu 1
-
Energia-komunitateetako kide izatea: 2 puntu.
Eskaera eta gainerako izapideak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira.
- Eskaera eta betetzea:
- Onartutako bitaterteko elektronikoak:
- Espedienterako eta gainerako izapideetarako sarbidea:
- Ordezkaritza beste pertsona bati emateko:
-
Hirugarren interesdunaren alta lortzeko:
Hauek dira aurkeztu beharreko agiriak:
-
NANa, pertsona fisikoa bada
-
IFZ: pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak.
-
Enpresaren eskriturak eta ondorengo aldaketak, pertsona juridikoen kasuan.
-
Eraketa-kontratua, nortasun juridikorik gabeko erakundeen, ondasun-erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan.
-
Legezko ordezkaritza-ahalordea (ordezkaritza ematen bada).
-
JEZen bajen eta alten ziurtagiri historikoa, eskaera aurkezten den egunetik gehienez 3 hilabetekoa.
-
Faktura eta ordainagiriak. (Inbertsioa ordainduta ez badago eskabideak aurkezteko datan, hurrengo bi hilabeteetan egiaztagiria igo)
-
Hirugarren interesdunaren alta-agiria.
-
Efizientzia energetiko handiko etiketa, haien ekarpena nahitaezkoa den inbertsioen kasuan.
Diruz lagun daitekeen ehunekoaren igoera lortu ahal izateko:
-
“Eus-commerce”, “Retaileko Euskal Eskola” edo Merkabideko parte-hartzearen ziurtagiria.
-
Diruzaintza Nagusiaren altako langileen txostena (ITA).
-
Lana eta familia bateragarri egiteko plan bat egiaztatzea.
-
Kontsumobide arbitraje-sistemara atxiki izana egiaztatzea.
-
Merkatarien elkarteko kide izatearen ziurtagiria.“Berriz enpresa” programan parte hartu izanaren ziurtagiria
-
Bai Euskarari edo Bikain ziurtagiria.
Informazio guztia esteka honetan ere aurki dezakezu: