Diru-laguntzak
Zure jarduera modernizatzeko edo jarduera berri bati ekiteko dauden diru-laguntzei buruzko aholkua ematen dizugu.
ARABAKO MERKATARITZA-SEKTOREAREN JARDUERA SUSTATZEKO LAGUNTZAK 2023
Arabako Foru Aldundiaren laguntza honen helburua da Arabako merkataritza-sektoreari laguntzea 2023ko ekitaldian Arabako merkataritza-sektorean jarduerak sustatzeko gastuak ordaintzeko, hurbileko merkataritzaren lehiakortasuna areagotzeko.
GASTEIZKO UDALAREN LAGUNTZA, SALTOKI TXIKIAK, OSTALARITZA ETA ILE-APAINDEGIAK DIGITALKI ERALDATZEKO 2023
Gasteizko Udalak merkataritzako, ostalaritzako eta ile-apaindegietako enpresa txikien eraldaketa digitala sustatzeko eta laguntzeko dirulaguntzen oinarriak aurkeztu ditu, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez.
MERKATARITZAKO FUNTS TEKNOLOGIKORAKO FINANTZAKETA PROGRAMA 2022-2023
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak EAErako funts teknologikoko merkataritza modernizatzeko programaren deialdia egin du, Europar Batasunak finantzatutako berreskuratze-, eraldatze- eta erresilientzia-planaren esparruan – Next Generation EU
EUSKO JAURLARITZAREN EKIPAMENDU PERTSONALEKO ETA ETXEKO EKIPAMENDUKO AZPISEKTOREEI EUSTEKO LAGUNTZAK
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak euskal txikizkako merkataritzaren ekipamendu pertsonaleko eta etxeko azpisektoreei eusteko laguntzen programaren deialdia egin du.
MEC 2022. MERKATARITZA-ESTABLEZIMENDUAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA
Eusko Jaurlaritzak abian jarri du EAEn 2022an jada ezarrita zeuden merkataritza-establezimenduak modernizatzen laguntzeko laguntza-programa.
EMET 2022. TURISMO-ENPRESEN EKINTZAILETZARAKO ETA LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO LAGUNTZAK
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak EMET 2022 programaren deialdia egin du, tokiko komunitatearentzat balioa sortuko duten negozio turistiko berriak sortzea sustatzeko.
MERKATARITZA, ZERBITZU PERTSONAL ETA OSTALARITZAKO ENPRESA TXIKIAK EZARTZEKO ETA MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK 2022
Gasteizko Udalak udalerriko merkataritza, zerbitzu pertsonal eta ostalaritzako enpresa txikien ezarpena eta modernizazioa sustatu nahi du 2022an.
GASTEIZKO UDALAREN LAGUNTZA SALTOKI TXIKIAK, OSTALARITZA ETA ILE-APAINDEGIAK DIGITALKI ERALDATZEKO 2022
Gasteizko Udalak merkataritzako, ostalaritzako eta ile-apaindegietako enpresa txikien eraldaketa digitala sustatzeko eta laguntzeko dirulaguntzen oinarriak aurkeztu ditu.
ARABAKO MERKATARITZA-SEKTOREKO INBERTSIOEI AURRE EGITEKO LAGUNTZAK 2022
Arabako Foru Aldundiaren laguntza honen helburua da Arabako merkataritza-sektoreari laguntzea 2022ko ekitaldian Arabako merkataritza-sektorean egindako inbertsio-gastuei aurre egiteko, hurbileko merkataritzaren lehiakortasuna areagotzeko.
EZOHIKO LAGUNTZAK TICKETBAI MARTXAN JARTZEKO ARABAKO MERKATARITZA-SEKTOREAN 2022
Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailaren laguntza honen helburua da TicketBai martxan jartzea 2022an Arabako merkataritza-sektorean. Helburua da autonomoen jarduera bultzatzea eta hurbileko merkataritzaren lehiakortasuna areagotzea.